Zuen bultzada jaso dugu!

 Proiektua martxan jartzeko laguntza eskatu dizuegu, eta zuen bultzada jaso dugu.
Ahalik arinen martxan izateko lanean ari gara orain.

Zertan gabiltza orain?

50 lagun inguru izan zarete bultzada ematen, eta 1.455 euro bildu ditugu.

Honekin gure bigarren eskuko bizikletak egokitzen ari gara.

Horretaz gain banaketarako beharrezko ditugun kutxa isotermiko eta bestelako ekipamendua eskuratzeko moduan gara.

Zozketa

Emaiguzu bultzada bat kanpainari amaiera emateko lau afari edo bazkariren zozketa egin dugu. Hona hemen irabazleak:

Frederique Bernadet

Labore Txingudi

Estibaliz Hernández

Alaine Aranburu

Laster jarriko gara zuekin harremanetan saria helarazteko.

Eskerrik asko proiektua babestu eta bultzada bat eman diozuen guztioi!

Zuen bultzadarekin, aurki ikusiko dituzue gure txirrinda berdeak eskualdeko kaleetan!