Eskatu eragin

Txirrinda Bidezko Banaketa Kooperatiba

Zer da Badoa?

Badoa txirrinda bidezko banaketa kooperatiba gara.
Banaketa arduratsu eta justua, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko, tokiko garapena eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz.

ERAGINKORRA

Gure karga-txirrinda elektrikoen bidez tamaina eta pisu handiko zamak garraia daitezke, leku guztietara heldu eta erraz aparkatu. Bizkorra eta eraginkorra da.

GERTUKOA

Gure zerbitzuak tokiko garapena eta km0 filosofia bultzatzera bideratuak daude. Eskualdea maite dugu eta bertako komertzio zein ostalariekin lan egitea da gure asmoa.

IRAUNKORRA

Gure jarduera ekologikoa eta
ez-kutsakorra da. Beste garraiobideek ez bezala ez dugu CO2 emisiorik eragiten eta eskualdean eragiten dugun talka oso txikia da.

Taldea

Badoa pertsonek osatzen dugu, lan seguru eta duinaren alde apustu egiten dugunak. Kooperatiba moduan gaude eratuta eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzea dugu helburu.

Kontaktua

telefono zenbakia

+(34) 843 74 01 98

+(34) 722 65 60 27

eMaila

badoa@badoa.eus

helbidea

Irun